XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Bainan batek ihes egin zian. Ez? - Bat huen barren. - Eta beroiek. - Zeintzuk. - Zeintzuk. Ba beroiek. - Ba auskalo. Euria hasten ari duk.

Euria hasten da.

Argitasun horiska filtratzen duen euri lanbro fina.

Solapak altxatzen dituzte, batzuk beren aterkien azpian babestuz, besteak buru makurtuen gainean periodikoak eusten dituzten besoak altzatuz pauso laburka korrika hasten dira.

Sirena baten soinua euri lanbroaren kortina hezea eta horiztatua urratuz, teilatuetan zehar irristatzen da.

- Aurtengoan ba dituk hildako batzuk. - Bai. Asko. - Kriston morala zeukatek.

Lehenago ere ikusi den plaza rektangularra.

Teilatuak urreratzen diren arabera beltzago eta distiratsuago egiten dira.

Gehienak telebista antenez josiak.

Balkoiak goitik behera, balkoi ilera bere numeroekin. Arkupea .